"Our Wars, Short Fiction on Basque Conflict", gaztelaniaz

2014/02/25

Euskara. Kultura. Mundura.

Lengua de Trapo argitaletxeak Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz itzuli duen Our Wars, Short Fiction on Basque Conflict ( Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno, 2012) liburuaren gaztelaniazko itzulpena argitaratuko du martxoan: Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos. Antologiak  Bernardo Atxaga, Inazio Mujika Iraola, Ramón Saizarbitoria, Iban Zaldua, Jokin Muñoz, Eider Rodriguez, Xabier Montoia, Arantxa Iturbe, Karmele Jaio, Harkaitz Cano, Ur Apalategi, Aingeru Epaltza eta Joseba Gabilondoren idatzi laburrak biltzen ditu, Mikel Ayerberen edizio eta hizaurrearekin. Gaur egungo euskal gatazka du abiapuntu lanak, baina XX. mendeko beste gatazkak ere kontutan hartuta.

Lengua de Trapo argitaletxeak Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz itzuli duen Our Wars, Short Fiction on Basque Conflict ( Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno, 2012) liburuaren gaztelaniazko itzulpena argitaratuko du martxoan: Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos. Antologiak  Bernardo Atxaga, Inazio Mujika Iraola, Ramón Saizarbitoria, Iban Zaldua, Jokin Muñoz, Eider Rodriguez, Xabier Montoia, Arantxa Iturbe, Karmele Jaio, Harkaitz Cano, Ur Apalategi, Aingeru Epaltza eta Joseba Gabilondoren idatzi laburrak biltzen ditu, Mikel Ayerberen edizio eta hizaurrearekin. Gaur egungo euskal gatazka du abiapuntu lanak, baina XX. mendeko beste gatazkak ere kontutan hartuta. Liburuak “memoria eta testigantza literarioaren erakusle” izan nahi du, Ayerberen esanetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu