NYC Basque Film Festival

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 03
    Abe 2024
    05
    Abe 2024
    New York

Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz, Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetan duen ordezkaritzak antolatzen du NYC Basque Film Festival jaialdia; euskara, euskal kultura eta zinema AEBetara hurbiltzea du helburu. 2024ko edizioa abenduaren 3tik 5era egingo dute, Manhattan uharteko Village East Cinema historikoan, eta hiru euskal film izango dira ikusgai: ‘Tasio’ (Montxo Armendariz, 1984), ‘Loreak’ (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2014) eta ‘Irati’ (Paul Urkijo, 2023).

‘Tasio’ (Montxo Armendariz, 1984)
Abenduak 3
18:30 | Village East by Angelika

Montxo Armendarizen ‘Tasio’ opera primak abiatuko du festibala abenduaren 3an. Donostia Zinemaldian estreinatu zela 40 urte bete diren honetan, ‘Tasio’ filma ‘klasiko’ izendapenarekin berriz eman dute hirian, irailean. Euskadiko Filmategiak zaharberritu du Boloniako L’immagine Ritrovata laborategian (Bolonia), eta nazioarteko zinema jaialdietan ari dira erakusten, 4K kopiarekin. Cannesko zinema-jaialdiko Cannes Classics-en, Boloniako Cinema Ritrovato-n eta Lyongo Lumière jaialdian erakutsi dute, eta 2025ean Ipar Euskal Herriko zein Frantziako zinema aretoetan egongo da ikusgai.

Tasioren bizitza irudikatzen du filmak. Lokiz mendilerroan (Nafarroa) dagoen herri txiki bateko mutikoa da; zortzi urterekin hasten da mendiko lanetan, baina bizilagun askok lan finkoaren bila hirira alde egin arren, Tasiok nahiago du bere askatasunari eutsi eta mendian bizi. Anastasio Ochoa Ruiz ikazkin eta isileko ehiztariaren bizitza du oinarri filmak.

‘Loreak’ (Jon Garaño & Jose Mari Goenaga, 2014)
4 de diciembre
18:30 | Village East by Angelika

El segundo día, el 4 de diciembre, se proyectará ‘Loreak’, de Garaño y Goenaga. Presentada en la 62ª edición del Festival de San Sebastián, fue la primera película de la historia rodada íntegramente en euskera que compitió en la sección oficial de este festival. La vida de Ane cambiará radicalmente, cuando empiece a recoger un ramo de flores en casa, semana tras semana. Siempre a la misma hora. Siempre de forma anónima.

Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.

‘Irati’ (Paul Urkijo, 2022)
Abenduak 5
18:30 | Village East by Angelika

Azkenik, abenduaren 5ean, iazko euskarazko film arrakastatsuenak emango dio akabera NYC Basque Film Festival jaialdiari: ‘Irati’. VIII. mendea. Kristautasuna hedatzen ari da Europan, eta sinesmen paganoak desagertzen. Frankoen erasoaldiaren ondoren, Karlomagnoren armada Pirinioak zeharkatzera doala, ibarreko jaunak laguntza eskatuko dio antzinako jainkosa bati. Bizitza ematea suposatuko dion odolezko itun baten bitartez, etsaia garaitzea lortuko, baina lehenago, Eneko semeari hitz emanaraziko dio bere herria babestu eta gidatuko duela aro berrian.

Urte batzuk beranduago, helburu zehatz batekin egingo dio aurre Enekok promesa hari: aitaren gorpua berreskuratu beharko du, Karlomagnoren altxorrarekin batera modu paganoan lurperatuta dagoena. Kristau fedekoa izanik, Enekok ibarreko pagano baten laguntza beharko du, Irati deituriko emakume enigmatiko bat.  Bi gazteak oihan bitxi eta ilun batean murgilduko dira: bertan, diotenez, “izena duen guztia bada”.

Euskal zinemari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu