NYC Basque Film Festival: ‘20.000 Especies de Abejas’, ‘Cinco Lobitos’, ‘Arnasa betean’

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 25
    Urr 2023
    27
    Urr 2023
    New York

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak antolatuta, eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, NYC Basque Film Festival-en edizio berri bat egingo da New Yorken, urriaren 25etik 27ra.

Jaialdiaren helburua euskal kultura eta zinema Sagar Handira hurbiltzea da. Izan ere, egiaztatu da bertan zale-kopuru handia dagoela, aurreko edizioetan lortutako arrakasta ikusita.

Horrela, hiru egunez Village East by Angelika aretoa NYko euskal komunitateko kideen eta euskara, euskal kultura eta euskal zinea gertutik ezagutzeko interesa duten tokiko hiritarren topagune bihurtuko da NYC Basque Film Festival. Emanaldi guztiak jatorrizko hizkuntzan emango dira, ingelesezko azpi idatziekin.

Programazioa:

Urriak 25, asteazkena, 18:30etan:

‘20.000 Especies de Abejas’ (Estibaliz Urresola).

Tokia: Village East by Angelika

 

Urriak 26, osteguna, 18:30etan:

‘Cinco Lobitos’ (Alauda Ruiz de Azua).

Tokia: Village East by Angelika

 

Urriak 27, ostirala, 17:30etan:

‘Arnas Betean: ezinegileak’ (Berta Gaztelumendi, Rosa Zufia).

Tokia: CUNY Graduate Center

 

Emanaldi guztietarako sarrera doakoa da. Hemen erreserbatu daitezke txartelak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu