University of Helsinki, Nerea Ibarzabal
Euskara. Kultura. Mundura.

-
24Mar 202525Mar 2025
Helsinki
Nerea Ibarzabal bertsolari eta idazlea gonbidatu dute Helsinkiko Unibertsitatera, bertan Etxepare Euskal Institutuak duen irakurlearen bitartez, bertsolaritzaren eta literaturaren arteko solasaldi bat gidatu dezan, martxoaren 25ean egingo dena.
Lantegi/aurkezpen formatuan diseinatutako saioa aztelera graduko ikasle eta hizkuntza erromanikoen departamentuko irakasle eta ikerlariei zuzenduko zaie. Helburua da idazketaren eta bertsolaritzaren arteko harremana eta sorkuntza eta hizkuntzaren arteko erlazioa lantzea, garrantzia berezia emanez bertsolaritzak euskal kulturan duen lekuari.