Nere Letek ohorezko aipamena lortu du "Golden Apple Award" sarietan; zorionak!

2015/04/10

Euskara. Kultura. Mundura.

Nere Letek, Etxepare Euskal Institutuko irakurle eta Euskal Ikasketa Saileko zuzendari Boiseko unibertsitatean, Golden Apple Awards sarietan ohorezko aipamena lortu du; Zorionak! 280 hautagairen artean, 22 irakaslek jaso dute aipamena, horiek artean euskara eta euskal kulturaz gain, euskal zinemagintza, literatura eta itzulpen ikastaroak eskaintzen dituen Nere Lete irakaslea dago.

Golden Apple Award Estatu batuetako distritu ezberdinetan banatzen diren sariak dira, irakasleen lana saritzen dutenak. Duela 20 urtetik ikasleek euren irakasleak omentzeko duten sari prestigiotsuenak dira, eta horietatik bost ohorezko aipamen Nere Leteren departamentuan banatu dituzte, Boise Unibertsitateko munduko Hizkuntzen sailean, hain zuzen.

Zorionak Nere!

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu