Nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako deialdia: zinema eta literatura (2023)
Ebatzita
Etxepare Euskal Institutuak bere xedeen artean du euskal sortzaile eta eragileen mugikortasuna sustatzea atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko eragileekin saretze lana bultzatzeko. Hori dela eta, 2023an zinema- eta literatura-arloko sortzaile eta eragileak nazioartera joateko bidaia-poltsak emango ditu.
OHARRA: deialdi hau 2023ko irailaren 14an itxi da honen zuzkidura agortu delako.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2023/03/14 - 2023/09/13
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 30.000€
- Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | (+34) 943 023 409
OHARRA: deialdia urte amaierara arte edo dirua agortzen den arte egongo da irekita.