Nazioarteko arte-azoketan parte hartzeko dirulaguntzak (2021): beste nazioarteko azokak

Nazioarteko arte-azoketan parte hartzeko dirulaguntzak (2021): beste nazioarteko azokak Ebatzita

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat da euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. Euskal sortzaileen mugikortasunerako dirulaguntzak funtsezko tresna dira atzerrian gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko. Deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek euskal artisten lana bultzatzeko 2021. urtean zehar nazioarte mailako arte azoketan parte hartu ahal izateko stand-ak alokatzea.

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2021/03/22 - 2021/09/03
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 25.000€
  • Kontaktua: Iñaki Goikoetxea | i-goikoetxeaarrufat@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 02

Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}