Nazioartean euskara eta euskal kulturaren irakaskuntzan praktikak egiteko aukera, Global Training-en beken bidez

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-07-29

Eusko Jaurlaritzak 30 urtetik beherako gazte tituludunei eskaintzen dizkien Global Training Bekak eskuratzeko izen-emateak zabalik daude jada; horiei esker, sei hilabetetik gorako egonaldiak egin daitezke nazioarteko hiri askotan, bertako enpresa batean praktika ordainduak eginez. Eskaintzen artean, aurten ere badira Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko euskara eta euskal kulturaren sustapenaren esparruarekin zerikusia duten postuak.

Guztira 400 Global Training beka eskaintzen dira urtero Euskal Autonomia Erkidegoan, zazpi entitate ezberdinen bitartez; eta horien onuradunak unibertsitateko graduren batean edota goi mailako lanbide-heziketan titulua duten gazteak izan ohi dira. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren garapen eta Lehiakortasun Sailak sustatzen ditu beka hauek, gazte euskaldunek atzerriko enpresa eta erakundeetan heziketa praktikoaren bitartez gaitasunak lor ditzaten.

Beka horiek askotariko lan arloak har ditzakete: ingeniaritza, administrazioa, irakaskuntza edota medikuntza dira horietako batzuk. Lan eskaintzez eta izen-emateen kudeaketaz erakunde ezberdinak arduratzen dira, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) edota Donostia Sustapena, besteak beste.

Etxepare Euskal Institutuak programa hau zuzenean kudeatzen ez duen arren, badira beka horien artean, Institutuaren lan arloarekin zerikusi zuzena duten lanpostu batzuk. Horiek dira, hain zuzen ere, Leipzig-eko (Alemania) eta Nevada-Renoko (AEB) unibertsitateetan eskaintzen direnak.

Izen-emateak irekita daude irailaren 13ra bitarte. Hemen azpian dago aipatutako bi bekei buruzko informazioa:

Leipzig-eko Unibertsitatea

Euskara eta Euskal Kultura irakurlearen laguntzaile izateko

Beka honen zehaztasunak esteka honetan.

Izen-ematea esteka honetan.

Nevada-Renoko Unibertsitatea

Center for Basque Studies-en (CBS) egoitzan eta Basque Library liburutegian lan egiteko

CBS zentroan lan egiteko bekaren zehaztasunak esteka honetan.

Unibertsitateko Basque Library liburutegian lan egiteko bekaren zehaztasunak esteka honetan.

Izen-ematea esteka honetan.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu