Nantesko Zinemaldiko Sail Ofizialean eta Opera Prima Sarian lehiatuko diren filmen %50 euskal produkzioak izango dira

2015/03/18

Euskara. Kultura. Mundura.

25. Nantesko Festival du Cinéma Espagnol jaialdiak euskal partaidetza nabarmena izango du berriro.  Euskal zinemari eskainitako Fenêtre Basque atalak, aurten 15 urte bete dituenak,  programa mardula eskainiko du aurten ere:  zazpi film luze emango dituzte, hauetako hiru Julio Verne Pelikula Onenaren Saria jasotzeko aukerarekin, eta  beste bi Opera Prima Onenaren sarirako hautagai, eta  zuzendari guztiak Nantesen izango dira haien lanak aurketzeko . Kimuak2014 bildumako zazpi film laburrak ere emango ditu jaialdiak, besteak beste.  Eta gainera,Kimuak programako arduradun Txema Muñoz Dokumental Onenaren Sariko epaimahaikide izango da.

Ez da nolanahiko presentzia izango, Sail Ofizialean eta Opera Prima Sarian lehiatuko diren pelikulen %50 euskal produkzioak izango baitira. Metraje laburreko bi euskal pelikula Film Labur Onenaren Sarirako hautagai izango dira. Eta gazteentzat antolatu duten emanaldi berezia ere euskalduna izango da.

Nantesko Zinemaldiak 2001.urtean zabaldu zuen Fenêtre Basque saila, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Etxepare Euskal Institutuak hartu zuen lekukoa gero, eta urtetik urtera sendotu egin du: gaur egun Fenêtre Basque sailak egonkortasun eta garrantzi handia dauzka jaialdian eta euskal produkzioek toki nabarmena dute programako beste atal, foro eta jardueretan. Euskal Herriko mugetatik haratago programarik osatuena bilakatu da,  ikusle frankofonoengana iristeko ezinbestekoa. 

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea Nantesko zinemaldiko inaugurazioan izango da; amaieran eta sari banaketan, berriz, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Euskal Institutuko zuzendaria. 

Fenêtre Basque 2015

Film luzeak

Loreak, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga*

Los Tontos y Los Estúpidos, Roberto Castón*

Negociador,  Borja Cobeaga*

A escondidas,  Mikel Rueda**

La noche del ratón,  David Losada**

Lasa eta Zabala,  Pablo Malo

1980, Mikel Arteta

*Film Onenaren  Julio Verne Sarirako hautagai

**Opera Prima Sarirako hautagai

Kimuak 2014

A serious comedy , Lander Camarero.

Anómalo, Aitor Gutiérrez.

Don Miguel , Kote Camacho.

Hubert Le Blonen azken hegaldia, Koldo Almandoz.

Sailor’s grave, Vuk Jevremovic, Carlos Santa, Cecilia Traslaviña, Juan Camilo Gonzalez, José Belmonte, Isabel Herguera, Wang Liming, Cheng Kemei, Richard Reeves, Koldo Almandoz.

Soroa, Asier Altuna.

Zarautzen erosi zuen, Aitor Arregi.*

Gainera Film Labur Onenearen Sarirako lehiatuko da:

Loco con ballesta de Kepa Sojo*

*Film Labur Onenaren Sarirako hautagai

Gazteentzat emanaldi berezia:

Papá soy una zombi(2011), Ricardo Ramón eta Joan Espinach

Dokumental Onena Saria 2015:

Kimuak programako arduradun Txema Muñoz Dokumental Onenaren Sariko epaimahaikide izango da.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu