Musika Independentearen Sarietara aurkezteko epea zabalik!

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-02-17

UFI(Union Fonográfica Independiente)-ren Musika Independentearen Sarietara proposamenak bidaltzeko epea zabaldik dago jada, martxoaren 4ra arte. Etxepare Euskal Institutuak UFIrekin duen hitzarmenari esker, aurten ere Euskarazko Album onenari Etxepare saria banatuko zaio; 2015ean Berri Txarrak taldeak irabazi zuen, eta 2014ean Oreka TX-k.

Musika Independentearen Sariak 2009.urtean sortu ziren,  produkzio independenteen dibertsitate eta kalitate artistikoa onartu eta aditzera emateko xedearekin. Musika eta sortze prozesua publikoari gerturatzeko helburua ere badute sariok. 2015ean ekoiztetxe independenteen bitartez edota autoedizio bidez argitaratutako grabazio musikalek eman dezakete izena, beti ere oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen badituzte. 24 kategoria ezberdinetako sariak banatzen dituzte Madrilen ospatzen den sari-banaketan, eta aurtengoa 8. edizioa izango dute.

Informazio gehiago eta izen emateko jarraibideak web gune ofizialean topatuko dituzu.

Informazio gehiago eta izen emateko jarraibideak web gune ofizialean topatuko dituzu

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu