Mundial Montreal: Oreka Tx
Euskara. Kultura. Mundura.
-
16Aza 202219Aza 2022Montreal
Azaroaren 16tik 19ra Montrealen egingo den Mundial Montreal munduko musiken merkatuaren baitan showcase-a egingo du Oreka Tx taldeak. Hilaren 17an, 20:00etan, Gesu aretoan izango da, Moneka Arabic Jazz, Helsinki-Cotonou Ensemble, Le Diable à Cinq, Lengaïa Salsa Brava eta The Brooks taldeekin batera.
Mundial Montréalek 12 urte daramatza mundu osoko talentu eta soinuak gonbidatzen Montréalera industriako profesionalen aurrean aritzeko. Kontu handiz aukeratutako artistek eta munduko berrogeita hamar bat eskualdetako artista eta profesionalen artean sortutako loturen indarrak bereizten dute jaialdia.
Oreka Tx txalaparta taldea 1997an zutensortu Harkaitz Martínez eta Igor Otxoa musikariek. Argitaratu dituzten lanen artean daude ‘Quercus Endorphina’, ‘Nomadak Tx’, ‘Silex’ eta ‘Koklea’. Harkaitz Martínez, Mikel Ugarte, Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juanjo Otxandorena dira taldekideak egun.
Mundial Montréal programaren helburua kulturalki jatorri desberdinak dituzten artista eta langileentzako espazio inklusibo bat eskaintzea da, guztia bere lekuan dagoen formatu adiskidetsuko ekitaldi baten bidez, konexioak sustatzeko, esportazio-onura ukigarriak sortzeko eta ekosistema musikal osasungarri eta jasangarri bat lortzen laguntzeko.