Mugarik gabeko ala mugatutako esparrua? Hizkuntza gutxituetako hedabideak eremu digitalean
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak eta Edinburgoko Unibertsitateak antolatuta, nazioarteko mintegi bat egingo da Edinburgoko Unibertsitatean urriaren 16 eta 17an. 2019 Scotland Goes Basque kultur programaren testuinguruan kokatzen den egitasmo honek ikerlarien eta hizkuntza gutxituetako komunikabideetan lan egiten duten profesionalen artean ezagutza partekatu eta kolaborazioa sustatzea ditu helburu. Ingelesez izango da mintegia.
Etxepare Euskal Institutuak eta Edinburgoko Unibertsitateak antolatuta, nazioarteko mintegi bat egingo da Edinburgoko Unibertsitatean urriaren 16 eta 17an. 2019 Scotland Goes Basque kultur programaren testuinguruan kokatzen den egitasmo honek ikerlarien eta hizkuntza gutxituetako komunikabideetan lan egiten duten profesionalen artean ezagutza partekatu eta kolaborazioa sustatzea ditu helburu. Ingelesez izango da mintegia.
Kongresuari buruz
80ko hamarkada hasieran, Kataluniako, Hego Euskal Herriko eta Galeseko telebisten sorrerak Europako aditu ugari bultzatu zituen hizkuntza gutxituetako hedabideak aztertzera. Besteak beste, funtsezko kontzeptuak eta kasu azterketa garrantzitsuak. 1992an, arlo horretan agintari eta erakunde publikoen ardura azpimarratu zuen Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak. Azken bi hamarkadetan, digitalizazioaren eta Interneten eraginez, komunikazio sistema globala garatu da. Horrekin batera, hizkuntza gutxituetako medioen aukerak eta erronkak zaildu egin dira. Aldaketa horiek aurrean izan arren, eztabaida txikia egon da hedabideen eta eremu digitalaren arteko harremanaz.
Call for papers
Komunikazio indibidualak, talde panelak eta posterrak jasoko dira, ikerketak zein kasu azterketak aurkezteko zerrenda honetako gai bati lotuta:
- Komunikazio eta kultura politikak
- Hedabideen ekonomia eta eremu digitala
- Telebistak eta Interneteko bideo plataforma berriak
- Audientzia, genero eta eduki azterketak
- Programazio estrategiak eta edukien kontratazioa
- Produkzio baldintzak eta distribuzio aukerak
- Edukien komertzializazioa
- Hedabideak-hezkuntza eta hizkuntza erabilera
- Lurraldetasuna, hizkuntza eta nortasuna
- Hedabideak eta genero ikuspegia
Proposamenak bidaltzea: laburpenak gehienez ere 250 hitz izango ditu eta maiatzaren 12a baino lehen bidaliko da helbide elektroniko honetara: miren.manias@ehu.eus
Aurkezpenek 20 minutuko iraupena izango dute eta 10 minutuko tartea utziko da amaieran galderendako.
Izena emateko argibideak maiatzaren amaieran argitaratuko dira.
Baieztatutako hizlariak
- Rob Dunbar, Edinburgoko Unibertsitatea
- Josu Amezaga, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Elin Haf Gruffydd Jones, Mercator Media
- Alan Esslemont, TG4 Irlandako telebistako zuzendari nagusia
- Itziar Azpeitia Iruretagoiena, ETB-ko proiektu berezien arloburua
Batzorde zientifikoa
- Miren Manias-Muñoz, Edinburgoko Unibertsitatea-Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
- Aitor Zuberogoitia, Mondragon Unibertsitatea
- Estibaliz Amorrortu, Deustuko Unibertsitatea
- Helen Kelly-Holmes, Limerick-eko Unibertsitatea
- Tom Moring, Helsinkiko Unibertsitatea
- Tarlach McGonagle, Amsterdameko Unibertsitatea
Antolakuntza batzordea
Miren Manias-Muñoz, Edinburgoko Unibertsitatea-Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), miren.manias@ehu.eus
Garbiñe Iztueta Goizueta, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)-Etxepare Euskal Institutua, g-iztuetagoizueta@etxepare.eus
Informazio gehiago: