Monkey Week musikaren azoka profesionalean parte hartzeko deialdia

Euskara. Kultura. Mundura.

2020-06-02

Euskal Herriko Musika BulegoakEtxepare Euskal Institutuak eta Euskadiko Soinuak  (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapena) osatutako Basque Music plataformak euskal artistei zuzendutako Monkey Week jaialdian parte hartzeko deialdia plazaratu du.

Monkey Week musika azoka Sevillan egiten da duela hainbat urtetik hona, eta aurtengo zita azaroaren 18 eta 21 bitartean izango da. Pandemia egoerak ziurrenik segurtasun neurri eta baldintza batzuk hartzera behartuko dituen arren, badirudi azoka ahalik eta normaltasun handienarekin egiteko asmoa dagoela.

Urtero bezala, Monkey Week azoka profesionaleko antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker, euskal talde ugarik eskainiko dituzte kontzertuak jaialdi horretan, eta nahi duten eragile guztiek izango dute hango jardueretan parte hartzeko aukera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duten euskal taldeek jaialdiaren web-orrialdearen bidez egin dezakete eskaera, esteka honetan, uztailaren 17a bitarte.

Horietako euskal talde batek, gainera, Basque Music Showcase-an parte hartzeko aukera izango du.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu