MMVV 2025n parte hartzeko deialdia ireki dute

Euskara. Kultura. Mundura.

2025-01-17

Mercat de Música Viva de Vic azoka profesionalaren 37. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo dute. Proposamen artistikoak aurkezteko deialdia irekita dago eta martxoaren 31an amaituko da.

Bi ildo nagusi ditu MMVVk: MV programazioa (profesionalei zuzendutakoa) eta  jaialdia, (publiko zabalari zuzendutako programazioa).

Antolakuntzak aukeratuko dituen proposamen artistikoen artean Euskal Herriko proposamenek ordezkaritza izaten dute BASQUE. MUSIC. plataformari esker.

BASQUE. MUSIC. Showcase-ak

BASQUE. MUSIC.-ek bi showcase  antolatzen ditu urtero MMVVko azoka profesionalean. 2022tik kontzertu hauek programazio ofizialaren baitan txertatzen dira.

MMVVren antolakuntza arduratuko da aurkeztutako proposamen guztien artean aukeraketa egiteaz. Aurreko edizioetan Gorka Urbizu, Mikel Azpiroz, Maite Larburu, Merina Gris, Amorante, Ekiza, La Basu, Lumi, Idoia edo Chill Mafia bezalako taldeek parte hartu dute BASQUE. MUSIC. showcase-tan.

BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika-industriaren nazioartekotzea bultzatzeko plataforma da, mundu osoko merkatu profesional eta jaialdietan sortzaileak, musikariak, diskoetxeak eta management eta booking enpresak sustatzeko tresna. BASQUE. MUSIC. Musika Bulegoak, Etxepare Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu