Minerita euskal dokumental laburra Oskarra irabazteko hamar finalisten artean!

2015/10/27

Euskara. Kultura. Mundura.

Kanaki Films ekoizpen etxearen eta Raúl de la Fuente zuzendariaren  Minerita dokumentala Oscar Sarietarako aurre aukeratua izan da, Labur Dokumental Onenaren atalean; hain zuzen ere lan honek Goya saria ere eskuratu du, atal berean.

“Shortlist” edo finalisten zerrenda honetan dauden hamar filmetatik bost izango dira Oscar sarirako hautagaiak. Lortuz gero, Hollywoodeko alfonbra gorria zapaltzen duen Kimuak programaren hirugarren film laburra izango litzake Minerita, Nacho Vigalondoren 7.35 de la mañana (2003) eta Borja Cobeagaren Éramos pocos (2005) lanen ostean. Aukeratuen zerrenda urtarrilaren 14ean jakinaraziko dute.

Minerita

Cerro Rico (Bolivia) legerik gabeko lurraldea da, indarkeria izugarrikoa. Meatzariek bizitza arriskatzen dute meazulo kalamastra horietan, zilarra eta zinka ateratzeko. Onik irteten direnek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Eta emakume-ehizari ekiten diote. Minerita gauzain edo meatzari lanetan diharduten Lucíaren (40), Ivoneren (16) eta Abigailen (17) historia da, bizitzeko egokia ez den infernu horretan bizirik irauteko egin behar duten borroka kontatzen duena. Arma handirik ez dute, ez bada kemena… eta dinamita.

Raúl de la Fuente

Iruña, 1974. 1996az geroztik zinemako eta telebistako errealizadore, zuzendari eta gidoilari lanetan aritu da. Ikus-entzunezko enpresa askotan lan egin ondoren, Kanaki Films sortu zuen bere ikus-entzunezko proiektuak gauzatzeko. Nömadak Tx, 2007an nazioarteko zinema-jaialdietan sari gehien jasotako Espainiako film dokumental luzearen zuzendaria eta gidoilaria da. Egun, Un día más con vida film luzea ari da zuzentzen, Ryszard Kapuscinskiren izen bereko lana oinarritzat hartuta.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu