MIN sarietako publikoaren bozketa epea zabaldu da

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-04-22

Musika Independientearen MIN sarietako bozketa fasea martxan da. Maiatzaren 4ra bitarte bozkatu ahalko du entzulegoak, eta hurrengo egunean, hilak 5, jakinaraziko dute zeintzuk diren kategoria bakoitzeko 15 artista edo talde bozkatuenak. Ondoren, adituen epaimahaiak alor bakoitzeko bost finalista hautatuko ditu, maiatzaren 28an ezagutaraziko direnak.

Euskarazko Album Onenaren Etxepare Saria eskuratzeko lehiatuko dira Amorante, Dena, Gatibu, Kai Nakai, Kantu Kolore, Korrontzi, Liher, Modus Operandi, Nogen, Skabidean, Tenpora, Thierry Biscary, Xsakara eta Zetak.

Ekainaren 16an, asteazkenean, banatuko dira UFI Unión Fonográfica Independientek urtero antolatzen dituen sariak. Hamahirugarren edizioa den honetan, albuma euskaraz ekoiztu duten hamalau talde edo artista lehiatuko dira sari horrek dituen 21 kategorietako bat eskuratzeko.

Bozketa prozesuan, entzule bakoitzak kategoria bakoitzeko bost artista bozkatu ahal izango ditu, eta soilik bozka bat eman ahalko du bakoitzean. Publikoak kategoria guztietan du zeresana, hirutan izan ezik: ‘Album onena’ epaimahaiak hautatuko duen zuzenean;  ‘Diseinu onena’ diziplinakoan ere adituek egingo dute hautaketa; eta ‘Mario Pacheco Ohorezko saria’ UFI-ko kideek emango dute.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu