MIN sarietako finalistak hautatu ditu epaimahaiak

Euskara. Kultura. Mundura.

2023-04-20

Adituen epaimahaiak egin du bere aukeraketa. Musika Independientearen MIN sarietako alor bakoitzeko bost finalista hautatu dituzte. Etxepare Euskarazko Disko Onenaren Sarirako finalista izandatu dituzte: Merina Gris, Niña Coyote eta Chico Tornado, Olaia Inziarte, Vulk eta Zea Mays. Sari banaketa maiatzaren 17an egingo da, Palma de Mallorcan.

Sari hori eskuratzeko lehiatu dira, finalistez gain, Arima Soul, Bulego, Eñaut Elorrieta, Esti Markez, ETS (En Tol Sarmiento), Ezpalak, Goxua´n salsa, Ilargi, Ines Osinaga eta Mikel Urdangarin.

Beste kategoriatan ere lehiatu dira artista hauetako asko. Izan ere, asko dira kategoriak; horien artean, musika-estiloen araberakoa (jazz diskorik onena, flamenko diskorik onena, rock diskorik onena…), edota hizkuntzen araberakoa (euskarazkoa, katalanezkoa, galegozkoa) aurki daitezke, orokorragoak diren beste batzuez gain (diskorik onena, bideoklip onena, abestirik onena…).

Euskal musikarien presentzia izango da Min Sarietako sari banaketaren egunean hainbat kategorian: Chica Sobresalto artista berri onenaren saria irabazteko lehiatuko da; Izaro Pop disko onenaren kategorian finalistetako bat da, eta Belako Rock disko onenaren kategorian; eta  Ines Osinagaren ‘Itsasoa da bide bakarra’ diskoa diseinu grafiko onenaren kategorian hautatuetako bat izan da.

MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan zein nazioartean sustatzeko.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu