Zabalik da MIN 2025 sarietan izena emateko epea
2025/02/03
Euskara. Kultura. Mundura.
MIN sarietako kategoria ezberdinetan hautagai izateko izen-ematea zabaldu dute eta, urtero bezala, euskarazko diskorik onenarentzako saria ere izango da. Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 7ra arte egongo da zabalik.
MIN sariak artista berriak publiko berriei ezagutarazteko, musika gizarteari hurbiltzeko eta sormen-jardueraren onarpena sustatzeko sortu ziren duela 17 urte.
Edizio honetan, 2024an argitaratutako diskoak, EPak edo singleak dituzten artista eta zigilu independenteek eman dezakete izena. Euskarazko diskorik onenaren kategorian 2024an argitaratutako euskarazko lanak aurkeztu daitezke. Prozesu hori diskoetxeek, musika argitaletxeek, artistek edo kudeatzaileek egin dezakete MIN Sarien webgunearen bidez.
Euskarazko diskorik onenarentzako kategorian izena emateko oinarriak eta prozedura MIN sarietako webgunean kontsultatu daitezke.
Aurreko sari banaketak Zaragozan, Iruñean, Burgosen eta Palma de Mallorcan egin dira, eta aurtengo data eta lekua laster iragarriko ditu antolakuntzak. Ekitaldian, MIN sarien gala egingo da eta kategoria guztietako saridunak izendatuko dira.
Unión Fonográfica Independiente-k antolatutako sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko. XVI. MIN sarietan (2024), euskarazko diskorik onenaren saria Izaroren ´Cerodenero´ lanak jaso zuen