Niña Coyote eta Chico Tornadok jaso du MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria

2023/05/18

Euskara. Kultura. Mundura.

Niña Coyote eta Chico Tornadok irabazi du musika independentearen MIN sarietako du Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria. Mallorcako Palmako Auditoriumean egin zen bart sari banaketa. Etxepare Euskal Institutuaren saria eskuratzeko hautagai finalistak ere bertaratu ziren ekitaldira: Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk eta Zea Mays taldeak, hain zuzen.

Epaimahaiak ‘Niña Coyote eta Chico Tornado Vs Don Condor eta Ñora Alacrán’ (2022) lanagatik egin die aitortza taldea osatzen duten Usua de la Fuenteri eta Koldo Soreti.  Haien azken album honetan, ‘cumbia’ estiloa nabarmetzen da, haien ezaugarri bereizgarria den rock generotik aldendu direlarik. Lan honetan askotariko musika tresnak erabili dituzte, baxua, gitarra, akordeoia, zintzarria, güiroa, ur-makila etab. Emaitza mexikar eragina duten doinuak eta musika elektronikoa uztartzen dituen diskoa da. Saria Paula Mateus abeslariaren eskutik jaso zuten.

Spotify-ko zerrenda hau ikusteko, cookie estatistikoak eta marketinekoak onartu behar dituzu. Cookie horiek onartzeko, sakatu botoi hau.

Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Euskal Institutua Saria eskuratzeko Arima Soul, Bulego, Eñaut Elorrieta, Esti Markez, ETS (En Tol Sarmiento), Ezpalak, Goxua´n Salsa, Ilargi, Ines Osinaga eta Mikel Urdangarin ere lehiatu dira. Aipatutako artistak publikoaren bozketaren ostean, final erdietara iritsi ziren. Ostean, epaimahaiak artista finalistak aukeratu zituen: Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk, Zea Mays eta Niña Coyote eta Chico Tornado. Eta azken hauek gailendu dira sariketan.

Beste kategoriatan ere lehiatu dira artista horietako asko. Izan ere, ugariak dira kategoriak; horien artean, musika-estiloen araberakoa (jazz diskorik onena, flamenko diskorik onena, rock diskorik onena…), edota hizkuntzen araberakoa (euskarazkoa, katalanezkoa, galegozkoa) aurki daitezke, orokorragoak diren beste batzuez gain: diskorik onena, bideoklip onena, abestirik onena…

Samantha Hudson abeslariak gidatu zuen ekitaldian zuzeneko ugari ikusi eta entzuteko aukera izan zen. La La Love You, O- erra, Xavibo, La migas, Karmento eta Shego izan dira sari banaketan emanaldia eskaini duten taldeak.

Los estanques y Anni B Sweet gailendu da sari banaketan, bost sari jaso ditu denera. Talde kantabriarrak eta Malagako abeslariak ´Urteko Disko Onena´, ´Artista Onena´, ´Urteko Abesti Onena´, ´Pop Disko Onena´ eta ´Musika Ekoizpen Onena´ irabazi dituzte. ´Mario Pacheco Ohorezko Saria´ Christina Rosenvinge abeslariarentzat izan da, loturarik gabeko eta etengabeko birmoldaketa izan duen ibilbide musikalarengatik jaso du aitortza. Emakumezko banda eta abeslarientzako izendapen gehien dituen edizioan, Shego, Tanxugueiras eta Las Migas irabazleetako batzuek musika egiten duten eta egin duten emakume guztiei eskaini dizkiete sariak.

MIN Sariak

MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan zein nazioartean sustatzeko.

Unión Fonográfica Independiente (UFI) erakundeak antolatzen dituen MIN Sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko.

Etxepare Euskal Institutuak 2014. urteaz geroztik babesten du Euskarazko Album Onenaren Saria MIN Sarietan, euskaraz egindako musikari estatu mailan ikusgarritasuna emateko helburuarekin. 2022, 2021 eta 2020an sarituak izan ziren, hurrenez hurren, Verde Prato, Zetak eta Niña Coyote eta Chico Tornado. Hirugarren aldiz eraman du Euskarazko Album Onenaren Saria talde donostiarrak.

Kategoria guztietako irabazleak MIN sarien webgunean daude kontsultagarri.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu