Mikel Eskauriazaren Baporak erakusketak bat egin du ARCOmadrid azokaren 35. urteurrenarekin
2016/02/19
Euskara. Kultura. Mundura.
Donostia 2016ren eta Etxepare Euskal Institutuaren artean ekoitzi dute erakusketa hori. Bertan, artista bizkaitarrak nazioarteko itsasoetan lan egiten duten euskal atun-itsasontziak aztertu ditu. Erakusketa Madrilgo Ontzigintzaren Museoan egongo da ikusgai, apirilaren 17ra arte.
Baporak izena du Mikel Eskauriaza artista bizkaitarraren erakusketak, eta Madrilgo Ontzigintzaren Museoan ikus daiteke. Erakusketak bat egin du Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren (ARCOmadrid) 35. urteurrenarekin. Javier Hontoria da erakusketaren komisarioa eta Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak programaren baitan gauzatu da. Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak elkarrekin ekoitzitako erakusketa honek Cadena SER irrati-katearen lankidetza ere izan du.
Asmo handiko argazki-proiektu horretan, artistak nazioarteko itsasoetan lan egiten duten euskal atun-itsasontziak aztertu ditu. Eskauriazak ontzi horien analisia egin du, itsas pinturen egileen tipologiaz baliatuz (pintura horietan, itsasoak pintatutako gainazalaren bi heren hartzen ditu eta ontzia alboko perspektibatik ikusten da beti). Argazkilari bizkaitarrak gure garaiko hizkuntzak erabili ditu, eta kontrajarri egin ditu pinturaren eta literaturaren adierazpide erabilera soilari. Emaitza gisa, generoa berrikusi du, testuinguru garaikide batetik begiratuta, eta egungo egoera komertziala eta geopolitikoa kontuan hartuta.
Donostia 2016ren eta Etxepare Euskal Institutuaren artean ekoitzi dute erakusketa hori. Bertan, artista bizkaitarrak nazioarteko itsasoetan lan egiten duten euskal atun-itsasontziak aztertu ditu. Erakusketa Madrilgo Ontzigintzaren Museoan egongo da ikusgai, apirilaren 17ra arte..
Baporak izena du Mikel Eskauriaza artista bizkaitarraren erakusketak, eta Madrilgo Ontzigintzaren Museoan ikus daiteke. Erakusketak bat egin du Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren (ARCOmadrid) 35. urteurrenarekin. Javier Hontoria da erakusketaren komisarioa eta Europako Kultur Hiriburuaren Elkarrizketak programaren baitan gauzatu da. Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak elkarrekin ekoitzitako erakusketa honek Cadena SER irrati-katearen lankidetza ere izan du.
Asmo handiko argazki-proiektu horretan, artistak nazioarteko itsasoetan lan egiten duten euskal atun-itsasontziak aztertu ditu. Eskauriazak ontzi horien analisia egin du, itsas pinturen egileen tipologiaz baliatuz (pintura horietan, itsasoak pintatutako gainazalaren bi heren hartzen ditu eta ontzia alboko perspektibatik ikusten da beti). Argazkilari bizkaitarrak gure garaiko hizkuntzak erabili ditu, eta kontrajarri egin ditu pinturaren eta literaturaren adierazpide erabilera soilari. Emaitza gisa, generoa berrikusi du, testuinguru garaikide batetik begiratuta, eta egungo egoera komertziala eta geopolitikoa kontuan hartuta.
Bapora deitzen diete ontziei oraindik ere Bermeoko itsasgizon, patroi eta armadoreek. Bizkaiko herri hori ezaguna da bertako garrantzi eta tradizio nautikoagatik. Tradizio hori Erdi Arotik dator; lehenengo balea-industrian aritzen ziren eta ondoren arrantzan. Hala, proiektu honetan Eskauriazak lotu egin ditu, batetik, Euskal Herriko nabigatzaile garrantzitsuenen tradizioa (esaterako, Juan Sebastian Elkano edo Blas de Lezo) eta, bestetik, arrantza, Indiako Ozeanoko atun-itsasontziak eta gaur egungo arrantzaleek izaten dituzten arazoak. Azken horiek ez dira asko aldatu antzinatik, arazo horien artean baitago, besteak beste, pirateria.
Mikel Eskauriaza (Bilbo, 1969) Arte Ederretan lizentziatu zen UPV/EHUn. Arte garaikidean espezializatu zen, eta argazkilaritza-ikasketak ere egin ditu, New Yorkeko International Center of Photography (ICP) zentroan.