MIFA Annecy Festival 2024: Basque. Audiovisual.
Euskara. Kultura. Mundura.
-
11Eka 202414Eka 2024Annecy
Annecy jaialdia, animazioaren industriaren hitzordu garrantzitsuenetako bat, ekainaren 9tik 15ra egingo da. Nazioarteko animazioaren munduko profesionalik garrantzitsuenak bilduko dira, bai jaialdian bertan, bai MIFA merkatuan. Bertan, euskal presentzia izango da beste urte batez, Basque. Audiovisual. plataformaren eskutik.
MIFA (Annecy International Animation Film Market) azoka ekainaren 11tik 14ra egingo dute eta lau euskal ekoizpen eramango ditu bertara Basque. Audiovisual.-ek:
- ‘Sultuanaren ametsa’ (2023, Isabel Herguera).
- ‘Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)’ (2023, Izibene Oñederra).
- ‘Kima & Amik’ (2023, Juanjo Elordi).
- ‘Ikusezinak’ (N/A, Imanol Zinkunegi)
Gainera, ‘Sultuanaren ametsa’ eta ‘Etorriko da (eta zure begiak izango ditu)’ filmak Annecy Festival jaialdiko Sail Ofizialean lehiatuko dira, film luzeen kategorian eta film laburren kategorian, hurrenez hurren.