2024. urteko memoria argitaratuta
2025/04/11
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuaren 2024ko urteko memoria eskuragarri dago jada.
Azken urtean, Institutuak urrats sendoak ematen jarraitu du euskal kultura mundura eramateko, gure artistei eta sortzaileei nazioarteko bidean lagunduz eta euskal kulturaren nazioarteko proiekzioa indartuz.
Memorian, 2024an egin dugun guztiaren laburpen bat aurkituko duzu, aurrekontuari eta gobernantza-organoei buruzko informazioaz gain. Beti bezala, argitalpena euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri.
Eta aurreko urteetan egindakoari begiratu bat eman nahi badiozu, webguneko atal honetan 2016az geroztiko memoria guztiak kontsulta ditzakezu.