University of Liverpool-Manuel Irujo Katedra: Itxaro Borda
Euskara. Kultura. Mundura.

-
24Mar 202526Mar 2025
Liverpool
Etxepare Euskal Institutuak the University of Liverpool-en sustatzen duen Manuel Irujo Katedraren baitan, Itxaro Borda idazleak ´Barne exilioa eta sorkuntza literarioa´ hitzaldia eskainiko du, martxoaren 26an.
Itxaro Borda idazleak aipatuko du, ibilian dabiltzan edo geldoan dauden pertsonek nahitara edo nahigabe jasaten duten barne-exilioa. Gune deseroso horretara biltzen gara, gehienetan inguruko egoera sozio-politikoa larritzen eta okertzen direnean. Batzuetan, norbera, bere herrian bertan exiliaturik bizi daiteke, bere hizkuntza erabiltzen duenean, diglosia baldintzetan adibidez. Askotan gaizki ikusten da norberaren bere baitaratze hori, baina bestearengana abiatzeko pentsamenduaren bermatzeko lekua ere izan daiteke. Literaturatik, antzerkigintzatik edo poesiaren arloetatik hartu hainbat adibide ekarriko ditu euskal idazleak. Bukaeran, entzulegoak galderak edo bere hausnarketak partekatu ahalko ditu.
- Martxoak, 26, 16:00, Walbank Lecture Theatre, 8-14 Abercromby Square, Liverpool, eta online
Eman izena hemen.
Manuel Irujo Katedra 2014-2015 ikasturtean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Liverpooleko Unibertsitateak, eta urtero egiten da. Ikerketaren gai nagusia euskal erbestea da. Katedra Liverpooleko Unibertsitateko Kultura, Hizkuntza eta Arloko Ikasketen Departamentuko kide da.