Manuel Irujo Chair: David Rio
Euskara. Kultura. Mundura.
-
11Mar 2024Liverpool
Etxepare Euskal Institutuak the University of Liverpool-en sustatzen duen Manuel Irujo Katedraren baitan, David Riok, (Euskal Herriko Unibertsitateko Literatura Amerikarreko irakasleak (UPV/EHU), ‘Robert Laxalt eta euskal erbestea: ikuspegi amerikarra’ hitzaldia egingo du martxoaren 11n.
Hitzaldi honen helburua Robert Laxaltek Estatu Batuetako euskal erbestearekin duen lotura aztertzea da. Euskal politikak ez du paper nabarmenik betetzen Robert Laxalten lanean, baina bere liburuetako batzuetan badira euskal gai politikoei buruzko aipamen garrantzitsu batzuk. Gainera, merezi du Laxaltek hainbat euskal erbesteraturekin duen lotura aztertzea, bereziki, Jon Bilbaorekin. Izan ere, Laxaltek erbesteratu horiekin izandako lankidetza funtsezko faktore bihurtu zen Estatu Batuetan euskal kultura sustatzeko, Nevadako Unibertsitatean (Reno) 1967an Euskal Ikasketen Programa sortu izanak erakusten duen bezala.
- Martxoak 11, astelehena/16:00/11. Mintegi Aretoa, Rendall Eraikina + online
Eman izena hemen.
Zoom esteka hitzaldiaren aurretik bidaliko zaie erregistratu guztiei.
Manuel Irujo Katedra 2014-2015 ikasturtean jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Liverpooleko Unibertsitateak, eta urtero egiten da. Ikerketaren gai nagusia euskal erbestea da. Katedra Liverpooleko Unibertsitateko Kultura, Hizkuntza eta Arloko Ikasketen Departamentuko kide da.