Manresako Fira Mediterrània azokarako izen-ematea zabalik
Euskara. Kultura. Mundura.
Kataluniako Manresa herrian urtero egiten den Fira Mediterrània azokara proposamen artistikoak bidaltzeko izen-ematea irekita dago honezkero. Deialdia 2020ko urtarrilaren 29an itxiko da, arratsaldeko 15:00etan; azoka bera, ordea, 2020ko urriaren 15etik 18ra bitarte egingo da.

Fira Mediterrània de Manresa azokak “ikuskizunen azoka” gisa definitzen du bere burua, eta bi arlotan banatzen du egitaraua: tokian tokiko kultura (arte disziplina ezberdinetan islatuta), eta munduko musikak edo folka. Azokaren hurrengo edizioan ere, hainbat euskal musika taldek edota arte eszenikoetako konpainiak ikuskizunak eskaini ahal izango dituzte, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Interesa duen orok esteka honen bitartez eman dezake izena.
2019ko edizioan, besteak beste, Iñaki Plaza musikariaren GAiZCA proiektuak eta Organik dantza taldeak hartu dute parte. Lehenak euskal, kataluniar, galiziar eta belgiar musikariak biltzen ditu; eta bigarrenak, dantzari euskaldun eta poloniarrez osatuak, Sardina Freskue! Izeneko ikuskizuna eskaini zuen.
Manresako Fira Mediterrània 1998. urteaz geroztik egiten da. Erreferentziazko azoka bihurtu da ikuskizunen sektorean, eta denetariko disziplinei egiten die lekua: ikusizko arteak, zirkoa, dantza, erakusketak, musika, literatura edota antzerkia.