London Spanish Film Festival: Basque Window
Euskara. Kultura. Mundura.

-
18Ira 202425Ira 2024
Londres
20 urte betetzen ditu London Spanish Film Festival jaialdiak, eta aurten ere euskal zineaz gozatzeko aukera eskainiko du. Irailaren 18tik 25era egingo da Ciné Lumière aretoan.
Hauek dira Basque Window atalean proiektatuko diren lanak:
- ‘Sultana’s Dream’ (2023), Isabel Herguera
Irailak 22, 12:15, Ciné Lumière I - ‘Arnasa Betean’ (´A Deep Breath, Women Filmmakers´), (2023), Rosa Zufia, Bertha Gaztelumendi
Irailak 23, 18:20, Ciné Lumière I. Jarraian, solasaldia zuzendariekin. - ‘Negu Hurbilak’ (2024), Negu Kolektiboa, Mikel Ibarguren, Ekain Albite
Irailak 23, 20:30, Ciné Lumière I
Honakoa London Spanish Film Festival jaialdiaren baitan egiten den 15. Euskal Leihoa da. Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin antolatuta, ziklo honen helburua euskal zinemaren eta bere artisten indarra azpimarratzea da.