Liverpoolgo unibertsitatearen Euskal Ikasketen ikerketa egiteko bekaren aurtengo deialdia, martxan

Euskara. Kultura. Mundura.

2022-01-25

Etxepare Euskal Institutuak bertan duen Manuel Irujo Katedraren bitartez, Liverpoolgo Unibertsitateak Manuel Irujo Scholarship in Basque Studies izeneko beka eskaintzen du 2019az geroztik. 2022ko deialdia irekia dago jada, maiatzaren 31 bitarte.

Beka honek Unibertsitateko MRes in Modern Languages and Cultures izeneko ikerketa-masterraren urtebeteko balio ekonomikoaren % 100 estaltzeko laguntza eskaintzen du, soilik master horretan Basque Studies (Euskal Ikasketak) izeneko bidea hautatzen duten horientzat. Orain ireki duten deialdia, 2022ko irailean hasiko den masterrarentzako da.

Beka hau eskuratzeko, euskal hizkuntzari, ekoizpen kulturalari, historiari dota politikari buruzko ikerketa egiteko interesa duten ikasleen bila dabiltza; bereziki, Manuel Irujo politikariaren biografiarekin zerikusia duten memoria, erbeste, diaspora eta europar ikerketak biltzen dituzten proiektuak.

Deialdian parte hartzeko baldintzak eta informazio gehigarria, hemen.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu