Liverpooleko Unibertsitatea: Iberian and Latin American Week - ´Bizkarsoro´
Euskara. Kultura. Mundura.

-
27Ira 202404Urr 2024
Liverpool
Liverpooleko Unibertsitateko Iberiar eta Latinoamerikar Ikasketen saila, 1934an sortua, Erresuma Batuko ospetsuenetako bat da. Bere helburuetako bat hizkuntza eta kultura hispanikoen ikasketak ezagutaraztea, bai akademia mailan, bai publiko orokorraren artean.
Sailak urtero antolatzen du Iberiar eta Latin Amerikar Astea (Iberian and Latin American Week), gastronomia, zine proiekzioak, eta literatura- eta musika-ekitaldiak biltzen dituen programa zabal batekin. Helburua, kultura hispanikoa, losofonoa, katalana eta euskalduna ezagutaraztea.
Antolatutako jardueren artean, urriaren 4an, 16:00etan Josu Martinezen ‘Bizkarsoro’ filma ikusi ahal izango da. ‘Bizkarsoro’ XX. mendean, Euskal Herriko fikziozko herri batean girotutako bost istoriok osatzen dute. Milaka urtetan zehar transmititutako kultura eta hizkuntza bat bi belaunalditan nola ia erabat asimilatu ziren deskribatzen dute.