Literatura itzulpenetarako dirulaguntzak (2022)
Ebatzita
Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat euskal literatura nazioartean sustatzea da. Dirulaguntza honen bidez euskal literaturaren itzulpena sustatzen dugu, euskal idazleak eta hauen lanak nazioarteko merkatuan zabaltzen laguntzeko.
Ondorengo itzulpen-jarduerak laguntzen ditugu diruz:
– Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea.
– Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
– Argitaletxeentzako edizio eta sustapen gastuak.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2022/04/27 - 2022/05/26
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 64.000€
- Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | (+34) 943 023 409
Informazio guztia eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.