Literatura itzulpenetarako dirulaguntzak (2021)

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-04-27

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdia gaur argitaratu eta gero, Etxepare Euskal Institutuak bihar, apirilak 28, zabalduko du  literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak (2021) eskatzeko epea, euskal autoreen lanak atzerriko hizkuntzetara itzul daitezen. Eskaerak aurkezteko maiatzaren 27ra bitarte zabalik izango dela, Institutuak ondorengo itzulpen-jarduerak lagunduko ditu diruz: Batetik, jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea. Eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea. Hizkuntza jakin bateko lehen itzulpenak baino ez dira lagunduko bi kasuetan, eta diruz lagundutako itzulpenak argitaratzeko gehieneko epea 2022ko abenduaren 30a izango da.

Bestalde, aurtengo deialdian bada berritasun bat, izan ere, aipatu itzulpen gastuez gain, argitaletxeen kasuan edizio eta sustapen gastuak ere diruz lagunduko dira. Deialdi honetarako gehienezko zenbatekoa hirurogeita lau mila (64.000) eurokoa izango da, honela banatuta: berrogeita lau mila (44.000) euro itzulpen lanetarako eta hogei mila (20.000)  euro edizio eta sustapen lanetarako.

Deialdira aurkeztu nahi izanez gero jarraitu beharreko tramitazioa hemen topatu daiteke.

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu