Literatura itzulpenetarako dirulaguntzak 2020
Ebatzita
Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat euskal literatura nazioartean sustatzea da. Dirulaguntza honen bidez euskal literaturaren itzulpena sustatzen dugu euskal idazleak eta hauen lanak nazioarteko merkatuan zabaltzen laguntzeko.
Ondorengo itzulpen-jarduerak laguntzen ditugu diruz:
– Jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak edozein hizkuntzatara itzultzea.
– Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako idazleek jatorriz gaztelaniaz idatzi eta argitaratutako literatura-lanak euskara ez den beste edozein hizkuntzatara itzultzea.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2020/06/05 - 2020/07/05
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 39.000€
- Kontaktua: Kizkitza Galartza | k-galartza@etxepare.eus | (+34) 943 023 409
Informazio guztia eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.