Le parvis Scène Nationale Tarbes Pyrenees: Walk on the Basque side
Euskara. Kultura. Mundura.

-
24Mar 202331Mar 2023
Tarbes
Le Parvis Scène Nationale Tarbes Pyrenees kultur zentroak euskal kulturaren eta euskararen aldeko apustua egin du, Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean martxoaren 24tik 31ra egingo den Walk on the Basque side jaialdia antolatuz.
Kultura zentroak Euskal Herrian, bertako kulturan eta euskaran jarri du fokoa. Euskarazko dantzaren, antzerkiaren, musikaren eta zinemaren erakusleiho izango da Le Parvis kultura zentro martxoaren bukaeran, Ibos (Tarbes) eta Bagnères de Bigorre udalerrietan.
Martxoaren 28tik 31ra bitartean dantza, musika eta antzerki emanaldiak eskainiko dituzte:
- Martxoak 28, 20:30ean Tarbeseko Le Parvis kultura zentroan: ‘Gernika’ (Martin Harriague eta Bilaka Kolektiboa).
- Martxoak 30, 20:30ean Tarbeseko Le Parvis kultura zentroan: ‘Hondamendia’ (Axut! eta Artedrama kolektiboak).
- Martxoak 31, 17:00etan Bagnères-de-Bigorreko L´alamzic aretoan: ‘Dantzan Bilaka’ (Orbel eta Lumi).
Jaialdiak zinemari ere lekua egingo dio, Walk on the Basque side testuinguruan, martxoaren 24tik 31era egingo den euskal zinearen zikloan. Ziklo honetan azken urteotako euskal fimak eskainiko dituzte. ‘Dantza’ (2018, Telmo Esnal), ‘Amama’ (2015, Asier Altuna,) eta ‘Handia’ (2017, Jon Garaño eta Aitor Arregi) filmak ikusgai egongo dira Cinéma Parvis Méridien aretoan. Sarrerak erosteko eta programazioa osorik ikusteko aukera dago webgunean.
Martxoaren 24an, ostiralean, ‘Soirée Basque’ (Euskal Gaua) ekitaldia antolatu dute. 19:00etan ‘Black is Beltza’ (2019, Fermin Muguruza) filma emango dute. Ondoren, 20:30ean, ‘Buffet basque’ buffeta eskainiko dute eta ekitaldia bukatzeko, ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ (2022, Fermin Muguruza) filma proiektatuko da, 21:30ean. Ekitaldira joateko, ezinbestekoa izango da izena ematea laura.ortuso@parvis.net helbidean.
Jaialdirako sarrerak webgunean eskuratu daitezke, eta hainbat emanalditarako sarrerak eskuratzeko eskaintza bereziak eskuragarri daude. Programazioa osorik kontsultatu daiteke hemen.