Laugarren Euskal, Kataluniar eta Galiziar Zinema Zikloa Birminghamen
2014/04/25
Euskara. Kultura. Mundura.
Birminghamgo Unibertsitateak laugarren Euskal, Kataluniar eta Galiziar Zinema Zikloa antolatu du maiatzaren 8, 13 eta 15erako. Egitasmoak Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako errealitatearen eta ekoizpen kulturalen zabalkundea sustatzeko xedea du. Film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira ingelesezko azpitituluekin eta saioen ostean, bertaratutakoek pelikulen zuzendariei galderak egiteko aukera izango dute.
Zinema zikloa Etxepare Euskal Institutuari –bereziki Birminghamgo Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurle Gorka Mercerori-, Ramon Lull Institutuari, Galiziako Xuntari eta Birminghamgo Unibertsitateari esker antolatu da.

Hemen dituzue filmen izenak, proiekzioen datak, eta gonbidatuen izenak:
Maiatzak 8, osteguna, 18:00. Urte Berri On, Amona! filma. Telmo Esnal zuzendaria bertan izango da ikusleen galderei erantzuten.
Maiatzak 13, asteartea, 18.00. O Apóstolo film galiziarra. Fernando Cortizo zuzendaria eta Isabel Rey ekoizlea bertan izango dira ikusleen galderei erantzuten.
Maiatzak 15, osteguna, 18:00. La Plaga film kataluniarra. Pau Subirós pelikularen ekoizle eta gidoilarietako bat dena, bertan izango da pelikularen osteko eztabaida saioan.
Informazio gehiago, euren blogean.