Lau euskal konpainiak hartuko dute parte atzo aurkeztu zuten kaleko arteen Fest´Arts jaialdiaren programan
2015/05/29
Euskara. Kultura. Mundura.
Libourneko FEST´ARTS kaleko arteen jaialdiak eta Etxepare Euskal Institutuak duten hitzarmenari esker, urtero hainbat euskal antzerki/dantza talde programatzen dituzte nazioarteko jaialdi garrantzitsu honetan “Euskadi à Libourne” programari esker, euskal artistei Frantzian ateak irekitzeko aukera eskaintzeko asmoz. Atzo egin zuten jaialdiaren aurkezpena, eta aurten 4 euskal antzerki/dantza konpainiak hartuko dute parte bertan, abuztuaren 6tik 8ra: Compañía Dikothomia, Shakti Olaizola, Ganso & Cía eta Kukai Dantza Konpainia.
Dikothomiak “Spazi…o” ikuskizuna aurkeztuko du; Shakti Olaizolak “ …Irakuriz “ eramango du Libournera ; Ganso & Cía konpainiak, “Walkman “; eta Kukaï Dantza Konpainiak “ Sorbatza “ ikuskizuna. Abuztuaren 7 eta 8an arituko dira guztiak Libournen.
2011. urteaz gerotik, Etxepare Euskal Institutuak Libourneko Fest’Arts jaialdiarekin elkarlanean dihardu euskal kale antzerkia nazioartean zabaltzeko xedez: ”Euskadi à Libourne” programaren bitartez, Hego Euskal Herriko konpainia berri zein kontsolidatuek ikuskizunak eskaintzen dituzte jaialdiaren baitan. Frantzia eta nazioartetik jaialdira gerturatzen diren profesionalei euren antzezlanak aurkezteko aukera eta, bide batez, horien zabalkunderako parada ezin hobea da. Ikusleria berriarekin topatu eta eremu artistiko berean lan egiten duten beste artista batzuekin harremanetan jartzeko aukera ere eskaintzen die. Etxepare Euskal Institutuak eta Libourneko Udalak babestutako egitasmoa da, Bilboko Institut Français-en laguntzaz sortu zena.
Gainera, Akitania eta Euskal Herriaren artean zubi artistikoak eraikitzeko ere balio du jaialdiak: honen adibide, Deabru Beltzak euskal konpainia eta Les Commandos Percu frantziar konpainiaren artean “Danborren talka-Le choc des tambours” ikuskizuna koproduzitu zuten iaz bertan Libournen, arrakasta handiz.