Komunikazio teknikari-laguntzailea
Komunikazio teknikari-laguntzailea
Euskara. Kultura. Mundura.
-
Prozedura:
Itxita
-
Deskribapena:
Euskara, euskal kultura eta euskal sortzaileen lana nazioartean sustatu eta ezagutarazten lan egin nahi duzu? Idaztea eta edukiak sortzea gustuko baduzu, sare sozialetan eta ingurune digitalean eroso sentitzen bazara eta kulturzalea bazara hauxe duzu aukera. Donostiako Tabakaleran kokatuta dagoen Etxepare Euskal Institutuan egingo duzu lan, ingurune dinamiko eta kreatiboan. Komunikazio-lanean trebetasuna garatzeko eta zure ibilbide profesionalerako esperientzia eskuratzeko aukera izango duzu. Etxepare Euskal Institutuko Marka eta Komunikazio arduradunak gainbegiratuta egingo duzu lan.
Funtzioak:
- Euskara eta euskal kulturarekin loturiko edukiak idatzi, zuzendu eta itzuli.
- Webgunerako eta buletinerako testu eta edukien plangintza egin, eta eduki horiek sortu eta argitaratu.
- Prentsa oharrak idatzi eta prentsaurrekoak antolatu.
- Institutuak komunikabideetan izandako agerpenen jarraipena egin.
- Sare sozialak kudeatu.
- Diseinu lanak kudeatu.
- Marka eta komunikazio proiektuetan parte hartu.
- Euskara eta euskal kultura eta sorkuntza kontatzeko narratiba berriak esploratu.
Baldintzak:
- Titulazioa: unibertsitateko gradu, lizentzia edo masterra. Titulazio horrek deialdi hau ateratzen den unetik gehienez ere 3 urte lehenago eskuratutakoa izan beharko du.
- Euskara eta gaztelania maila bikaina (gutxienez EGA).
- Ingeles maila altua (C1 mailaren parekoa).
- Euskaraz eta gaztelaniaz testu idatziak sortzeko gaitasun handia.
- Sare sozialetan eroso mugitzeko gaitasuna.
- Proaktibotasuna, azkar ikasteko gaitasuna eta ardurak hartzeko gogoa.
- Antzeko funtzioetan eskarmentua kontuan hartuko da.
- Diseinu grafiko eta bideo edizio ezagutzak kontuan hartuko dira.
Eskaintza:
- 35 ordu astean
- 6 hilabeteko praktiketako lan-kontratua, gehienez ere 12 hilabetera luzatzeko aukerarekin.
- Soldata 1750 euro gordin hilean
- 2023ko otsailean hasteko
Hautagaitzen jasotzea abenduaren 21era arte (barne) etxepare@etxepare.eus helbidean.
-
HAUTAGAITZA AURKEZTU:
Hautagaitza aurkeztu