Juan Perez Agirregoikoaren erakusketa, Artiumetik Lleidako La Panera arte zentrora

2018/02/20

Euskara. Kultura. Mundura.

Lleidako La Panera  arte zentroak Juan Perez Agirregoikoa artista euskaldunaren erakusketa inauguratu berri du. Gasteizko Artium museoan ikusgai egon ondoren, “38 de Julio- 37 de Octubre” izeneko erakusketa, artistak orain arte egindako handiena, Lleidan ikusi ahal izango da ekainaren 3ra arte.

"Uztailak 38 – Urriak 37" erakusketan Juan Pérez Agirregoikoa (Donostia/San Sebastián, 1963) artistaren lana aurkezten da. 1990ko hamarkadaren hasieratik Parisen  bizi den artista honen lanak ideologia, erlijioa, kapitalismoa, hezkuntza eta kultura ditu bere begirada zorrotzaren xede nagusiak. Artistak bere ikuspegi zoli eta kritikoa ematen digu gai horiei eta beste batzuei buruz. Erakusketak Etxepare Euskal Institutuaren babesa jaso du.

Erakusketaren izenburuak egutegiaren alegiazko denbora bat du aipagai, errealitatetik kanpo dagoen bat. Horrek absurdu samarrak bilakatzen ditu politika- eta iraultza-efemerideak. Azken hamabost urteotan egindako lanak bildu dira bereziki erakusketan, baina baita hori baino lehengoko lanak ere, argitaratu gabeak edo ezezagunagoak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu