Juan Mari Beltran, Rural Zombies eta Yellow Big Machine, "Artistas en Ruta" programarako hautatuak

2016/04/11

Euskara. Kultura. Mundura.

Apirilaren 6an  Artistas en Ruta egitasmoko 2016ko bigarren seihilekoan parte hartuko duten taldeak hautatu ziren, eta horien artean hiru euskal talde daude.

AIE-k eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker  Juan Mari Beltran, Rural Zombies eta Yellow Big Machine taldeak hautatu dituzte.

Zuzeneko musika estatu mailan sustatzeko xedea duen Artistas en Ruta programak urtean sei hilabeteko bi denboraldi hartzen ditu bere baitan, eta zuzeneko emanaldiak eskaintzen dituzten lokalekin elkarlanean antolatzen ditu. Fase bakoitzerako taldeak, Estatuko ordezkari anitzek osaturiko epaimahai batek aukeratzen ditu aldez aurretik.

Bestalde, dagoeneko ikusgai daude urteko lehen seihilekoan hautatutako artisten emanaldien datak. Euskal parte hartzea ON -Pello Ramirez eta Xabier Zeberioren azken proiektuak-, Niña Coyote eta Chico Tornadok eta Rubia rock taldeak osatzen dute. Gainera, “Maizenita” Lander Egaña flamenko abeslari Bilbotarra ere ari da parte hartzen zirkuituan. Ikusi emanaldi guztien datak hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu