Jon Bilbao katedra: Katrin Alberdi

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 12
    Ira 2024
    18
    Ira 2024
    Reno

Nevada Reno Unibertsitateko Jon Bilbao katedrak Nestor Basterretxea artista izango du hizpide bere jaiotzaren mendeurrena ospatzen den urtean.

Katrin Alberdi izango da aurtengo gonbidatua, Arte Ederretan lizentziatua da eta doktore UPV-EHU Unibertsitatean. 10 urte baino gehiago eman ditu Guggehneim Bilbao Museoan kontserbazio lanetan, eta Nestor Basterretxea (Bermeo 1924-Hondarribia 2014) artistarentzako kontserbazio plan integrala garatu du.

Reno Tahoe International Art Show ekitaldiaren programazioarekin bat eginaz, Alberdik mahainguru batean hartuko du parte irailaren 14an Renoko Convention Center-en, 18:00etan. Basterretxeak bi artelan ditu hiri horretan, eta bere figura, ibilbidea eta Renorekin izan zuen lotura izango dituzte mintzagai. Jarraian musika emanaldi bat eskainiko dute Franco Cavalleri, Maider Roquete eta Garikoitz Mendizabalek.

Irailaren 16an berriz Nevada Reno Unibertsitatean, 17:00etan, hitzaldi bat emango du Nestor Basterretxearen lanaren errestaurazioari buruz.

6000 artista baino gehiago bilduko AEBko arte erakusketa handienetakoa den RTIA Showean. Aurtengo edizioan euskal artistek aparteko protagonismoa izango dute. Euren lanak erakusteko stand berezi bat izateaz gain, irekiera eta itxiera ekitaldiak euskal artistei dedikatuta egongo dira. 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu