Jean Haritschelhar Katedra: Thomas Lacoste

Euskara. Kultura. Mundura.

Jean Haritschelhar Katedra: Thomas Lacoste
  • 16
    Mar 2023
    Baiona

EKE-k (Euskal Kultur Erakundea) eta ARI Institutuak (UMR Passages) sustatutako euskal etnopoloari buruzko 2022 eta 2023ko hitzaldi zikloaren barruan, martxoaren 16anThomas Lacoste, zinegile baten behakoa euskal gatazkari buruz´ jardunaldia antolatu dute,  Etxepare Euskal Institutuak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak sustatutako Jean Haritschelhar katedrarekin elkarlanean. Baionako Atalante zinema aretoan egingo da ekitaldia.

Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko unibertsitateetan sustatzen dituen katedretako bat da Université Bordeaux Montaigne-ko Jean Haritschelhar Katedra. 2016an sortutako katedra honen bidez, euskal ikasketak, bereziki literatura eta linguistika, eta iberiar ikasketak sustatzen dira.

2016tik, Thomas Lacoste zinemagilearen, gidoilariaren, editorearen eta saiakera idazlearen lana Euskal Herriko gatazkaren eraldaketan oinarritzen da eta gaiaren inguruan tetralogia zinematografikoa ekoitzi du  – ‘Peace Now / A popular demand’ (2017) film laburra, ‘Pays basque & liberté / A long road to peace’ (2020) eta ‘The Democratic Hypothesis’ / A Basque Story’ (2022) film luzea –. Gaur egun, kontserbaziorako, ondarerako eta memoriarako plataforma digital, ikus-entzunezko, nazioarteko eta eleaniztun baten eraikuntzan dihardu eta bertan argitaratu gabeko elkarrizketa guztiak eskainiko ditu.

Jardunaldian Thomas Lacoste (zinemagilea), Terexa Lekumberri (etnopoloaren arduraduna), Jon Casenave (Bordeleko Montaigne Unibertsitateko irakaslea), Nathalie Jaëck (Bordeleko Montaigne Unibertsitateko ikerketa komisioaren aurre-lehendakaria) parte hartuko dute.

Jardunaldiari hasiera emateko, 15:00etatik aurrera, ‘Peace Now - A Popular Demand’ (2017)  eta ‘Basque Country & Freedom’(2020) filmen proiekzioak eskainiko dira. Ondoren, Lacostek solasaldia egiteko espazioa zabalduko du ikuslegoarekin.

18:00etatik aurrera, Thomas Lacostek etnopoloaren inguruan hitzaldia eskainiko du, non euskal gatazkaren eta bere bilakaera politikoaren gordetze prozesuaren erronkaz hitz egingo duen. Egiten duen memoria biltzeko eta erregistratzeko prozesu honetan, zinemagileak ezkutuan dagoena filmatzeko prozesua azalduko du, bere tetralogia zinematografikoa aurkeztuz.

Jardunaldia amaitzeko, 20:30ean Atalante zinema aretoak ‘L´ hypothèse démocratique - Une histoire Basque’ (2022) filmaren proiekzioa eskainiko du.

Egitaraua osorik ikus daiteke hemen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu