Jean Haritschelhar Katedra 2022: Xabier Itçaina
Euskara. Kultura. Mundura.
-
12Api 2022Bordele
Etxepare Euskal Institutuak Université Bordeaux Montaigne-n sustatzen duen Jean Haritschelhar Katedraren baitan dantzarako euskal musikaren historia sozialaren inguruko jardunaldia antolatu da apirilaren 12rako graduko eta graduondoko ikasleei zuzenduta. Xabier Itçaina adituak parte hartuko du saioan, besteak beste.
Goizeko 9:00etatik 18:00etara luzatuko da egitaraua, Maison de la Recherche-ko Salle MLR 001-n. Irekiera hitzaldian parte hartuko dute Nathalie Jaeck, Bordele-Montaigne Unibertsitateko ikerketako lehendakariordeak, Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak eta Urtzi Etxeberriak, IKER UMR5478 laborategiko zuzendariak.
Goizeko hizketa gaia ‘Ohiduraren erabilpenak: herri kulturen historio sozial baten alde’ izango da. Xabier Itçainak hizpide izango du dantza musikaren historia soziala Ipar Euskal Herrian. Gero, mahai ingurua egingo dute. Luc Charles-Dominique-k (etnomusikologia katedradun emeritua, Azur Kosta Unibertsitatea, Niza) eta Eva Guillorel-ek (Historia Modernoko irakaslea, Rennes-eko Unibertsitatea).
Arratsaldez zenbait doktoregaik hartuko dute hitza. Parte hartuko dute, Jean Casenave (Bordeaux-Montaigne Unibertsitatea, IKER) eta Itçainak gidatutako solasaldian, Luis Emaldi Azkue, Laurena Haurat, Graxi Irigaray, Maite Luengo eta Mathilde Fois Duclerc-ek.
Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko unibertsitateetan sustatzen dituen bederatzi katedretako bat da Université Bordeaux Montaigne-ko Jean Haritschelhar Katedra. 2016an sortutako katedra honen bidez, euskal ikasketak, bereziki literatura eta linguistika, eta iberiar ikasketak sustatzen dira. Jean Haritschelharren beraren izpiritu izan ziren nazioarteko eta mugaz gaindiko harremanak bereziki zaintzen dira urteroko programa akademikoetan.