Janus Lester, Nøgen eta Zea Mays Basking Beat & Bite jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

Gatibu, Zetak, Olatz Salvador, Izaro, Skakeitan, Bulego ETS, Huntza eta Mikel Urdangarin bezalako izenak pasa dira Basking Beat & Bite jaialditik aurreko urteetan. Aurtengo edizioan berriz Janus Lester, Nøgen eta Zea Maysen txanda izango da, deialdi ireki baten bidez antolakuntzak aukeratuak izan eta gero.

Kontzertuek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza dute, eta abuztuaren 29an eta 31an egingo dira.

Laugarren edizio honetako egitaraua hauxe da: Janus Lester eta Nøgen abuztuaren 29an arituko dira Tampereko GLiveLab aretoan. Egun berean, Helsinkin, Zea Maysek kontzertu akustikoa eskainiko du Ravintola Emo espazioan. Azkenik, abuztuaren 31n, hiru taldeak Finlandiako hiriburuko JunkyVegan gunean arituko dira.

Aipatutako kontzertuez gain, jaialdiak euskal gastronomiari lotutako hainbat jarduera eskainiko ditu abuztuaren 13an hasi et irailaren 7ra bitarte.

Euskal musikari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu