Itxaro Bordak parte hartu du Cork World Book Fest jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-04-19

Apirilaren 19an ireki zituzten Irlandako Cork hirian egiten duten Cork World Book Fest-eko ateak, eta apirilaren 23ra bitartean bisitatu ahalko da; 12. edizioa da aurtengoa.

Bost eguneko jaialdi honek nazioarteko poetak eta idazleak batzen ditu, baita idazle irlandar ezagun eta nagusiak ere. Esate baterako, Itxaro Borda idazle euskaldunak jaialdian parte hartu du, Istanbulgo Bejan Matur eta Eskoziako Liz Lochheadekin batera, The Poets Rising: World Voices programaren baitan.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu