University of Edinburgh, Itxaro Borda
Euskara. Kultura. Mundura.

-
24Mar 202528Mar 2025
Edinburgo
Edinburgoko Unibertsitateko Hizkuntza, Literatura eta Kultura Eskolak Itxaro Borda euskal idazle eta hizlari ezaguna hartuko du, eta «barne-exilioaren» kontzeptuari buruzko hitzaldia eskainiko du.
- Martxoak 28, 18:00-19:00, G.06 aretoa, 50 George Square, Edinburgoko Unibertsitatea.
Bordaren arabera, barne-exilioa norberaren aberriaren baitako noraezeko identitate eta pertenentzia egoerari dagokion kontzeptua da. Sarri, inguratzen gaituen egoera soziopolitikoa tenkatu edo okertzen denean aurkitzen gara espazio deseroso horretan.
Erbeste hori nola eragin daitekeen ere arakatuko du Bordak, norbanako batek inguru diglosiko batean bere aberriko hizkuntza erabiltzen duenean. Norberarengan atzera egitea zerbait negatibotzat hartzen da, baina pentsamenduak eta emozioak besteei transmititu aurretik artikulatzeko espazio gisa ere balio dezake. Bordak literatura, antzerki eta poesiaren hainbat adibide ekarriko ditu ideia eta esperientzia horiek ilustratzeko.
Ekitaldiari amaiera emateko, pintxoak eta edariak zerbitzatuko dira, eta hainbat hizkuntzatan galderak egiteko eta erantzunak emateko txanda irekiko da, ikus-entzule batzuen parte-hartzearekin.
Etxepare Euskal Institutuak babesten du ekitaldia.