IRL-ko zuzendariarekin bilera
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Irene Larraza, Institut Ramon Llull-eko zuzendari Manuel Forcanorekin elkartu da gaur Donostian bi erakundeen arteko harremana berritu eta sendotzeko asmoz.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Irene Larraza, Institut Ramon Llull-eko zuzendari Manuel Forcanorekin elkartu da gaur Donostian bi erakundeen arteko harremana berritu eta sendotzeko asmoz.
Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan burutu den bileran orain arte egindako bidea baloratu eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte. Era berean, bi erakundeentzat interesagarri diren hainbat proiekturen inguruan jardun dute.
Azken urteetan Etxeparek eta IRL-ek zenbait egitasmo gauzatu dituzte elkarlanean, hala nola Poeta Ibiltariak/Poetes Itinerants.