Irekita Trovam Pro Weekend azoka profesionalera proposamenak aurkezteko deialdia
Euskara. Kultura. Mundura.
Trovam Pro Weekend musikaren azoka profesionalaren hamargarren edizioa azaroaren 2tik 4ra egingo dute, eta bertan parte hartzeko proposamen artistikoak aurkezteko deialdia martxoaren 31a arte egongo da irekita.
Basque. Music. plataformak showcase-a antolatuko du aurtengoan ere Castellon-en egiten den musikaren topaketa profesionalean. Kontzertu honetan parte hartzeko aukeratuko den proposamena jaialdiaren deialdi ofizialetik aukeratuko da. Horretarako, Basque. Music. Showcase-an parte hartu nahi duten musikariek deialdi ofizialean eman beharko dute izena. Hurrengo estekan aurkeztu ditzakezu zure proposamenak.
2021eko edizioan Liher eta Bulego taldeak aritu ziren Trovam Pro Weekend-eko Basque. Music. showcase-an eta 2020ko edizioan Zetak taldeak parte hartu zuen. Basque. Music.–ek diru-kopuru bat bideratuko du kontzertu honetako gastuak ordaintzera.