Ireki dute Monkey Week 2022 musikaren azoka profesionalean parte hartzeko deialdia
Euskara. Kultura. Mundura.
Basque. Music. plataformak euskal artistei zuzendutako showcase-ak antolatuko ditu Alhambra Monkey Week jaialdian, Sevillan, azaroaren 24 eta 26 bitartean. Showcase hauetan bi taldek parte hartuko dute eta jaialdiaren deialdi ofizialean aurkeztu diren euskal proposamenen artean aukeratuko dira.
Urtero bezala, Monkey Week azoka profesionaleko antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker euskal talde ugarik eskainiko dituzte kontzertuak azaroan egingo den jaialdian, eta nahi duten eragile guztiek izango dute hango jardueretan parte hartzeko aukera. Ekitaldi horretan parte hartu nahi duten euskal taldeek jaialdiaren web-orrialdearen bidez egin dezakete eskaera uztailaren 29a arte irekita egongo den deialdi honetan.
Horietako bi euskal taldek Basque. Music. Showcase-an parte hartzeko aukera izango dute.