IRATI: Euskal mitologia, historia eta euskara
Euskara. Kultura. Mundura.
Ostiralean, otsailaren 24an zinema aretoetan estreinatu zen Paul Urkijoren ‘Irati’ filma. ‘Irati’ fantasiazko eta abenturazko film historikoa da, non euskara, euskal mitologia eta euskal gizartearen historia uztartzen diren. Istorio honek konkistaz eta erlijioen arteko talkaz hitz egiten du, baina aldi berean, euskal iruditeria herrikoia eta euskal mitologiak elikatzen dute istorioa. ´Irati´ euskal produkzio handiena da, 4,3 milioi eroko aurekontua izan duelarik.
Irati VIII. mendean kokatutako filma da, Kristautasuna Europan zehar hedatu zen eta sinesmen paganoak desagertzen joan ziren garaian kokatua. Karlomagnoren armadak Pirinioak zeharkatzen dituenean, haraneko buruzagiak laguntza eskatzen dio Mari jainkosari bere herria babes dezan, eta etsaia garaitzea lortzen du Orreagako guduan, bere bizitzaren truke. Lehenago, bere seme Enekori bere herria aro berrian babestu eta gidatuko duela agintzera behartzen du. Urte batzuk geroago, Enekok aitari egindako promesari ekingo dio misio batekin: Karlomagnoren altxorraren ondoan modu paganoan lurperatuta dagoen aitaren gorpua berreskuratzea. Kristau fedea izan arren, Iratiren laguntza beharko du, inguruko pagano misteriotsua. Bi gazteak baso arrotz eta babesgabe batean sartuko dira, non “izena duen guztia bada”.
Euskal mitologiako hainbat pertsonaia aurkezten dira ‘Irati’-n: Mari, Aker, Sugaar, Lamiak, Gentilak, Basajaun, Zezengorri, Tartalo… Pertsonaia hauen bitartez, euskal mitologia ezagutzeko aukera ematen digu Urkijok, euskal gizarteak naturarekiko duen harremana eta sinesmen zaharrenak balioan jarriz.
Paul Urkijo
Euskal zuzendari eta gidoilaria, fantasiazko generoa eta mitologia maite ditu, batez ere Euskal Herriko mitologia. Bere filmografian, mitologiaren inguruan hainbat lan egin ditu, hala nola, ´Errementari´ (2017), ´Dar-Dar´ (2020) film laburra eta bere azken lana, ´Irati’ (2023).
Euskal Herriko historia, film epiko batean
Mitologian oinarritzeaz gain, Iratik XIII. Mendeko Euskal Herriko historiaren hainbat pertsonaia eta gertaera pantaila handira ekarri ditu. Eneko Aritza da Iratin pertsonaia nagusietako bat, Iruñeako lehen erregea izan zela esaten da, eta Iratik errege izan aurreko Eneko aurkezten digu. Orreagako Guduarekin hasten da filma, baskoien eta frankoen artean gertatutako gudua izan zen. Karlomagnoren armadak Iruñea erre eta gero garaitua izan zen Orreagan.
Euskaraz egin beharreko kontakizuna
Iratik euskal mitologia eta XIII. Mendeko Euskal Herriko une historikoa uztartzen ditu, garaiko euskara erabilita. Irati antzinateko euskaran dago eginda. Euskara Euskal lurraldeen hizkuntza da. Europako hizkuntza zaharrena dela esan ohi da, eta ez du antzekotasunik bestelako hizkuntza indoeuroparrekin.
Historiarekin koherentzia lortzeko, Urkijok filma euskaraz egin du, euskara bait zein euskaldunen hizkuntza, gaur egun bezala. Filmean balioan jartzen dituen mitologiako kondairak euskarari lotuta daude eta euskaraz jaso ditugun bezala, hala helarazi nahi dizkio publikoari ere bai.
Izena duena bada.
Hala dio filmaren leloak eta soinu bandaren pieza nagusiak. Paul Urkijok, ‘Irati’-ren bidez, umetan entzuten zituen ipuinak, kontakizunak eta horietan gordetzen den euskal mitologia eta kultura iraunaraztea lortu nahi du, izena duenak existitzen delako.
Ibilbide aparta jaialdietan
Euskal produkziorik handiena da Irati, eta horren balioa berretsi da. Irati filmak ibilbide arrakastatsua izan du hainbat jaialdietan, estreinaldiaren aurretik. Filma Sitgeseko Zinema Jaialdian proiektatu zen lehen aldiz. Sitgeseko Sail Ofizialeko Publikoaren Saria eta Efektu berezi, bisual edo makillajeko onenei saria jaso zuen. 2023ko Goya sarietan bost nominazio jaso zituen Urkijoren bigarren film luzeak (Gidoi Moldatu Onenaren saria, Musika Original Onena, Abesti Original Onena, Jantzien Diseinu Onena, Efektu Berezi Onenak). Beste hainbeste sari eta aipamen jaso ditu hainbat jaialditan, azkena, Euskal Zinearen asteko Publikoaren saria. ‘Irati’ otsailaren 24an estreinatu zen estatuko zinema aretoetan.