Imanol Ordorika arkitektoa: erakusketa Lekeition

2015/08/05

Euskara. Kultura. Mundura.

Abuztuaren 3an zen hitzordua, Lekeitioko Barandiaran Aretoan, arratsaldeko 7etan. Lekeitioko alkate Koldo Goitiak egin zien bertaratuei ongi etorria, eta zinez irekiera ekitaldi atsegina bizi izan zuten bertaratuek.

Jarraian, Mari Jose Olaziregiri pasa zion hitza, Etxepare Euskal Institutuaren Euskara sustatu eta Hedatzeko Zuzendariari. Imanol Ordorikaren lanaz 2012an UNAMen izan zen erakusketa izan zuen hizpide, eta nola orduan bururatu zitzaion erakusketa horrek ikusgai egon behar zuela Euskal Herrian, erbesteko euskal arkitekturaren erakusgarri aparta delakoan. Ordurako ezagutzen zituen familiako zenbait kide, bereziki, Nile Ordorika, arkitektoaren arreba, lekeitiarra bera ere, Lauaxetaren alaba besoetakoa.

Nilek berak kontatua zien, Olaziregiri eta Anjel Lertxundiri berari, 2011n Mexiko DFko euskal etxean izan zuten ekitaldian, Ordorikatarren ihesaldi deigarria erbesterantz. Joseba Ordorika kapitaina zuen aita, Vita itsasontzia, II. Errepublikako ondasunekin Mexikorantz gidatu zuen lekeitiarraren alaba baitzen, eta Lauaxetak eraman zuen familia Bilboraino handik erbesterantz abiatzeko. Bidaia horren ostean atxilotuko zuten Lauaxeta, Gernikara itzuli zenean. Emakume indartsua da Nile, 79 urtekin Lazkaoko Maizpide barnetegira Etxepare Euskal Institutuaren beka batekin euskara hobetzera etorri zena Maite alabarekin, eta arkitekto bikaina bera ere, Imanol eta Jokin anaiak bezalaxe.

Gertakizun horiek aipatu zituen Olaziregik bere jardunean, eta jarraian lekeitiar idazle ezagun baten, Miren Agur Meaberen, "Urtebete itsasargian" eleberritik pasarte bat irakurri zuen, Lekeitiok gerra garaian bizi izan zuen giro politiko bortitzaren erakusgarri. Jarraian, Juan José Arrizabalagak (AGETeko zuzendaria /EHU) hartu zuen hitza eta 2014ko udazkenean Donostian Ordorikaren omenez antolatu zituzten jardunaldiak aipatu zituen, baita Bilbon izan zuten jarraipena ere.

Esker onez jarraitu zuen Maria Jose Ordorikak, Imanolen alabak, egun UNAMeko arkitektura irakasle denak eta uztailaren 10ean Lekeition emango duen hitzaldiaren hainbat ohar aurreratu. Ekitaldiaren amaierarako,  Mario Sangalli (AGET/EHUko irakaslea) irakasleak, Imanol Ordorikaren obra arkitektoniko eta piktorikoaren ezaugarriak aletu zituen, guztien gozagarri, modu erakargarrian.

Une gogoangarria  Lekeition bizi izan zena, euskal erbesteko arkitektura ezagutzera emateko asmoz antolatutakoa. Besteren artean, Koldo San Sebastian kazetaria, Ordorikatarren sendikoa eta Miren Agur Meabe bera egon ziren hurbildu zirenen artean.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu