Iberiar Penintsulako kultura gutxituetako artea hizketagai Varsovian

2019/11/14

Euskara. Kultura. Mundura.

Varsoviako Unibertsitatea “Lekuz kanpo: gorputz ukigarri(ezin)ak Iberiar Penintsulako kultura gutxituetan: literatura, zinema eta artea” izeneko kongresuaren egoitza izaten ari da egunotan. Azaroaren 14a eta 15a hartu dituen ekimen honek Katalunia, Euskal Herria, Galiza eta Mirandako zinema, literatura eta arteak, gorputzaren ikuspuntutik bestetasuna edo alteritatea nola adierazten duten ikertu eta analizatzea du helburu.

Varsoviako Unibertsitateko Iberiar eta Iberoamerikar Ikasketen Institutua; (Otra)Iberia Ikerketa Taldea: iberiar penintsulako beste adierazpideak, kulturak eta nortasunak; Varsoviako Galiziar Ikasketen Zentroa; Etxepare Euskal Institutua eta Kataluniako Ramon Llull Institutua daude kongresu honen atzean. Aipaturiko gaiaren inguruko hitzaldiz, osoko bilerez, zinema sesioz edota mahai-inguruz beteriko programa bat antolatu da bi egun hauetarako, eta horietan, besteak beste, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendari Garbiñe Iztueta Goizuetak edota Varsoviako Unibertsitatean euskara eta euskal kultur irakurle dabilen Aitor Arruza Zuazuk hartuko dute parte.

Horrez gain, kongresutik kanpo, MICE artistaren kontzertua egongo da Varsovian gaur bertan, azaroak 14, iluntzeko 20:00etan. Cervantes Institutuaren egoitzan (ul. Nowogrodzka 22) izango da hori, eta Varsoviako Unibertsitateko Iberistika Sailak antolatu du, Cervantes Institutuaren laguntzarekin.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu