Hortzmuga antzerki taldea Poloniako Gdanskeko FETA jaialdian eta Festival D´Aurillac-en
2014/07/11
Euskara. Kultura. Mundura.
Uda honetan Euskal Herrian eskaintzen ari den emanaldietaz gain, Hortzmuga Teatroa euskal konpainiak Han izan nintzen… eta ez zuten nik ikusitakoa kontatu ikuskizuna atzerrira ere eramango du. Uztailaren 12an eta 13an Poloniako Gdansk hiriko FETA International Street & Open-Air Theatre Festival jaialdian antzeztuko du, eta Frantziako Festival D’Aurillac-Festival International de Théàtre de Rue jaialdiko Off atalean abuztuaren 20tik 23ra. Boterearen eta komunikabideen arteko harremana jorratzen du ikuskizunak, ikuspegi kritiko batetatik. Ikuslegoa parte hartzaile izango den antzerki esperientzia bat da; manipulazioa, zentsura eta iruzurra lehen pertsonan biziko dituelarik.
Konpainia Mazarronen (Murtzia) ere ariko da udan, uztailaren 30ean, hain zuzen; Libertia antzezlana taularatuko de bertan. Sorkuntza propioan oinarritutako abentura fantastikoa da, txotxongiloak, panpina handiak, aktoreen lana eta umorea nahasten dituena: txikienen ikuspuntutik libertateaz hitzegiten duen kale antzerkiko ikuskizuna.

Irudietan, Han izan nintzen… eta ez zuten nik ikusitakoa kontatu ikuskizuna. Argazkiak: Hortzmuga Teatroa